XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa
Testuingurua
Jakina den bezala idazle izan arren arte plastikoen eremuan ere erantzukizunak hartu zituen pertsona batek sortu eta burdinezko eskuz zuzendu zuen futurismoa.
Guillaume Apollinaire, Tristan Tzara, André Breton, Ezra Pound, Blaise Cendrars edo - konpromezuaren gutxienezko mugan - Raymond Roussel bezalako pertsonek jokatutako paperaren ondoan abangoardia historikoaren lehen unetako adierazgarri den tradizio oso bat dago letretako pertsonaiek arte plastikoaren munduan proposamenak gauzatzekoa.
Futurismoa, bere hasieran, idazleen mugimendu bat izan zen, eta Marinettiren babes ideologiko nahiz ekonomiko bizkorraren bitartez pintura eta eskulturaren eremuan proposamen koherenteak garatzea lortu zuen.
Une honetan gauzik garrantzitsuena elkarrekiko interferentziak aipatzea da, alde batetik bestera egindako ibilbideak, iritzi amankomun baten zuloan ez erortzearren, hau da, futurismoa arte plastikoen munduan egokitzapena aurkitu zuen baina idazketan sortutako ideia estetikotzat hartzea.
Jakina da Marinettik bere manifestua argitaratu zuenean ez zeukala oraindik kontakturik pintoreen manifestua sinatuko eta gero mugimendua garatuko zuten artista bat berarekin ere.
Pintura futuristaren bi testu sortzaileak
Futurismo piktorikoan diskurtsua praktikaren aurretik etorri zen.
Praktika hori gutxi gora behera urte bete geroago hasi zen bere fruituak ematen.